G.I.L.B.E., 1986-an Gipuzkoan sortutako nekazarien elkartea da, Oiartzungo Landetxe Etxean. Ion Oņatibia kalean kokatua. Bertako partaide izan nahi duten Gipuzkoako lorezain eta ortulari guztiak hartzen dituena.
G.I.L.B.E. osatzen duten siglak, "Gipuzkoako Lorezale eta Barazkigileen Elkartea" izenari dagokionak dira.
Bere asmoa, botere publikoen aurrean nekazarien iritziak eta eskubideak azaldu eta defendatzea da. Horretarako, ikasketa, eskaera, aholku eta txosten arduradunak bideratuz.
Inbersionisten irabaziak handitzeko ekintza aproposenak erabakitzen ditu, ahalik eta kosto txikiena izateko helburuarekin, hori lortzeko egiten diren ahalegin guztien koordinaketaren bitartez.
Bazkide artean interesgarriak diren berri eta ezaupide edo ezagutzak ematen eta zabaltzen ahalegintzen da; profesionaltasun handiena lortzeko asmoz heziketa-hezkuntza on baten bidez.
Administrazioaren eragile-bultzatzaile bat da bere iritzi eta eskaeren bitartez, honek lorezainen eta ortularien bizitza hobetzen duten atal guztietan lan egin dezan (laguntza teknikoak, ikasketak, etab.), nekazaritza planei eman ditezkeen diru laguntzak kontutan hartuz.
Bazkideei teknikoki ere laguntzen die, elkartearen baitan behar diren zerbitzu tekniko guztiak antolatuz.
Zenbait organizazio eta erakunderekin tratua eta eragina izanagatik ere, G.I.L.B.E.k ez du azken hauekin lotura espezifikorik, askatasun osoarekin jokatuz. Hala eta guztiz ere, alor berdineko beste elkarteekin lotu edo elkartzeko aukera ere kontutan hartzen du, alde horretatik etor lekizkiokeen proposamenei ateak zabalik utzirik. |
|