Produktuak
GILBEren helburu nagusietako bat da bere bazkide eta bezeroei ematea nekazaritza-jarduerarako behar dituzten produktuak, bai instalazioak, bai hornigaiak ere.
Urteotan guztiotan, GILBEk merkataritza-harremanak egin ditu espezialitate bakoitzeko bertako zein nazioarteko hornitzaile onenekin, kalitate oneneko produktuak ahalik prezio onenean eskuratzeko.
Honako hauek dira produktu-talde nagusiak:
1. ONGARRI KIMIKOAK: lurrari gehitzekoak, laborantza hidroponikoetan ongarridun ureztaketak egitekoak, hostoetarako ongarriak…
2. MEDEAPEN ORGANIKOAK. Zizare-humusa, zaldi-simaurra, oilo-simaurra.
3. SUBSTRATUAK: Koko-zuntza, perlita, hazitokietarako substratuak, landare apaingarrien edukiontziak, cannabis, nekazaritza ekologikorako substratu ziurtatuak.
4. PLASTIKOAK ETA SAREAK. Plakak eta plastikoak mintegien estalkietarako, kanpoko laborantzetarako, belarren aurkako sareak, haize-babesak…
5. EDUKIONTZIAK ETA ERRETILUAK baratzeko hazitokietarako, mintegietarako, loreetarako eta landare apaingarrietarako, 8 cm-ko edalontzietatik 25 l-ko edukiontzietaraino.
6. UREZTAKETA-MATERIALA. Hodiak, osagarriak, ureztatze-ponpak, programagailuak, DOSATRON…
7. FRUITUAK ETA BARAZKIAK ONTZIRATZEKO ETA ETIKETATZEKO MATERIALA. EUSKO LABEL erretiluak, ontziratzeko plastikoak, etiketak…
8. FITOSANITARIOAK. Intsektizidak, fungizidak, herbizidak.
9. FITOSANITARIO EKOLOGIKOAK.
10. BABESTEKO EKIPOAK. Aurpegi-babesak, buzoak, eskularruak, iragazkiak.
Urteotan guztietan egindako hornitzaileen eta produktuen hautaketak eta ABELUR kooperatibako teknikarien aholkularitza teknikoak bermatzen digute gure produktuak egokituta daudela gure ingurunearen ezaugarrietara, eta eraginkorrak direla bertarako.