Nor gara?

You are here: Home / Nor gara?

GILBE (Gipuzkoako Lorezale eta Barazkigileen Elkartea) irabazi-asmorik gabeko elkarte profesionala da, 1986an sortua, eta bere baitan ditu elkarteko kide izan nahi duten Gipuzkoako lorezain, baratzezain eta mintegizain profesionalak.

0 Bazkide aktibo

Horrez gain, GILBE elkarteak zerbitzua ematen die beste bezero batzuei; besteak beste, baserritarrei, abeltzainei, frutazainei, lorezaintza-enpresei, eta zerbitzu profesional hori ondo etor dakiekeen Gipuzkoako, Euskal Herriko eta mugako probintzietako udal, eskola eta erakundeei.

Gure helburua dabazkideei eta bezeroei laguntzea kostuak aurrezten, besteak beste, honako bitarteko hauek erabiliz: materialak taldean erosiz, izurri eta gaixotasunen kontrolerako laguntza teknikoa eskainiz, lurzoruak eta urak aztertuz, aseguruekin negoziatuz eta botere publikoen aurrean Gipuzkoan baratzezaintzan eta lorezaintzan jarduten duten baserritarren iritziak eta eskubideak defendatuz, azterketak, eskaerak, aholkuak eta txosten arduratsuak eginez.

Horrez gain, bazkideen produktuak merkaturatzen ere laguntzen du, Lasarteko Mercabugati handizkako merkatuan dituen bi salmenta-postuetan, eta banaketa-kateekin hitz eginez, bazkideekin zuzenean harremanetan jartzeko.

Bazkideek eta bezeroek erosketak egin ditzakete Zizurkilen daukagun biltegian. Bertan, baratzea aire zabalean zein berotegian egin nahi dutenek behar dituzten produktu guztiak aurki ditzakete; besteak beste, ongarriak, substratuak (perlita, koko-zuntza eta beste hainbat), plastikoak, sareak, fitosanitarioak, edukiontziak, ureztatze-materiala eta laborantza ekologikorako produktuak. Biltegia irekita dago lanegun guztietan, goizeko 8:30etik arratsaldeko 5etara bitartean, etenik gabe.

Laguntza teknikoaren baitan, hainbat zerbitzu ematen dira, bereziki izurrien eta gaixotasunen kontrola eta ezarpen-proiektuak. ABELUR kooperatibarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuaren laguntzaz eskaintzen dira zerbitzu horiek. Horrez gain, baditugu laguntzaileak ureztatze-sistemak eta mintegien automatizazio-sistemak ezartzen laguntzeko. Astearteetan eta asteazkenetanr kontsulta zuzenak egin daitezke Zizurkilgo gure bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta.

Aseguruei dagokienez, nabarmendu behar dugu lankidetza dugula MAPFRE konpainiarekin, mintegien aseguruak egiteko. Lankidetza horrek Gipuzkoako Aldundiaren. babesa ere badu. Horrez gain, baserrien eta ibilgailuen aseguruak eta erantzukizun zibileko aseguruak egiten dira, bai eta uztak babesteko nekazaritza-aseguruak ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuarekin batera, ontzi fitosanitario huts eta iraungiak biltzeko zerbitzua ere jarri da abian.

GILBE  saiatzen da bazkideei jakinarazten eta zabaltzen albiste eta informazio interesgarriak, profesionaltasun handiagoa lortzeko helburuarekin, prestakuntza-hezkuntza egoki baten bitartez. Espero dezagun fase berri honetan web-orri honek balio izatea bazkideak eta bezeroak aurrerantzean gertatzen diren nobedadeen jakinaren gainean jartzeko.